Estetika Zentroa

Aranburuzabala, 19
20540 Eskoriatza Gipuzkoa
Tel. 943715120

Ordutegia: 9:00 -12:00 / 14:30 - 20:00 Larunbatean 9:00 - 13:00 RPS 285/13

Kuttuna

Beti zerbait berezia zuretzako

Txaro eta Lourdes, bi profesional 25 urteko eskarmentu eta formazioarekin ezagutza eta bitartekoen eguneratzean estetika zerbitzu aurreratu eta onena eskaintzeko.

Kuttuna Estética Zentroa 2006. urtean jaio zen eta tratamendu pertsonalizatuak ematen dizkizu estetika arlo guztietan.

Beti aurkituko duzu bertan zuretzako apropos prestaturiko eskaintzaren bat, tratamenduen segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuz aukeraturiko produktuak, beti ere prezio eta kalitatearen arteko oreka gordez.

Galdetu opari bonoetaz.

Garai berrietara egokituak

Garai berrietara egokitzea, tatamendu estetikoetara zuzendutako zientzia aurrerapenetara, formazioan eta tresnerian eguneratze garrantzitsua egitera eramaten gaitu.

Kuttuna Estetika Zentroaren apustua da eta, horrela, zuretzako tresneria eta tratamendu aurreratuenak eta hauen aplikazioa eskaintzeko gai egiten gaitu.

Ongizatea helburu

Aurpegi eta gorputz tratamenduak, spa, depilazio teknika desberdinak, manikura eta pedikura, makillajea, drenaje linfatikoa, lipoeskultura radiofrekuentzia bidez,...

Edertasun naturala indartzeko ditugun teknika eta bideetariko batzuk dira. Gaztetasuna berreskuratzera, zimur, ildaska eta denborak eta egunerokotasunak gure gorputzean uzten dizkiguten arrastoen zuzenketara bideratuak.

Gure lana, ditugun praktika, jakintza eta tresneriaren erabilerarekin, ongizate maila handiena eta geure buruarekin gustura izatea lortzea da.

Zerbitzu karta zabala

Ongizatea bilatzen dugu eskaintzen ditugun tratamendu guztiekin.

Aurpegi tratamenduak
Hidratazioa, Elikatzea, Zahartzearen kontrakoak, Zimurrak, Orbanak, Aknea, Biguntasunak,...

Gorputz tratamenduak
Mehetzea, Sendotzea, Zelulitisa, Biguntasunak, Ildaskak,...

Spa tratamenduak
Txokolatezko estaldurak, Lur termalak, Sumendi harriak,...

Fotodepilazioa
Foto-gaztetzea, Zimurrak, orbanak, Aknearen eta akneak utziriko marken fototerapia
Depilazio elektrikoa eta Argizarizko depilazioa,...

Manikura eta pedikura
Zitzelkaturiko atzazalak, esmaltatu iraunkorrak, gel-esmaltatuak,...

Makillaje erdi-iraunkorra
Begiondoak, ezpainak, bekainak, Mikropigmentazioa, Betiletarako tintea eta permanentea ,...




Kuttuna facebook twitter

BILDUMA